Eskuen Higienearen Nazioarteko Eguna «Ekintzak bizitzak salbatzen ditu»

Osakidetzak aurten ere bat egingo du maiatzaren 5ean Arreta Sanitarioan Eskuen Higienea Zaintzearen aldeko Nazioarteko Jardunaldiarekin. Osasunaren Mundu Erakundeak sustatzen du jardunaldi hori, «SAVE LIVES: Clean Your Hands» kanpainaren harira.

Aurtengo leloa «Ekintzak bizitzak salbatzen ditu» da, eta ideia hau berresten du: eskuak ondo garbitzen ditugun bakoitzean, pertsonen osasuna babesten laguntzen dugu.  Helburu hauek ditu, besteak beste: praktika klinikoan eskuen higiene egokia sustatzea, eskuen higienea txertatzea Prebentzioko eta Infekzio Kontroleko plan nazionaletan eta osasun-zentroetako protokoloetan, eta eskuen higienea betetzen dela zaintzeko lana indartzea. Esteka honetan eskura daiteke OMEk aurtengo kanpainarako egindako proposamena:  https://www.who.int/campaigns/world-hand-hygiene-day/2026

 

Osakidetzaren intranetean eskuen higieneari buruzko kartel korporatiboak daude, bai eta egindako gainerako materialak ere. Gainera, intranetean Eskuen Higienearen Munduko Egunari buruzko bi bideo daude, bata profesionalentzat eta bestea haurrentzat.

 

Dakizuenez, eskuen higienea funtsezko neurria da asistentzia sanitarioarekin lotutako infekzioak prebenitzeko eta mikroorganismo multierresistenteak ez barreiatzeko. Eskerrak eman nahi dizkizuet eskuetako higienearen eta pazientearen segurtasunaren erreferenteei etengabe laguntzeagatik, funtsezko lana egiten baitute profesional sanitarioen artean eskuen higiene egokia sustatzeko eta ahalik eta kalitate eta segurtasun handieneko arreta eskaintzeko.