Eskuragarri dago KomunIKT: Osasun Digitalaren hirugarren alea

Duela gutxi KomunIKT: Osasun Digitalaren hirugarren alea argitaratu da, eta aurrekoa bezala Osakidetzako profesional informatikariek egin dute, diziplina anitzeko ikuspegitik.
KomunIKT: Osasun Digitala lankidetzarako gune irekia da, Osakidetzan abian jartzen ari diren ekimen teknologiko guztiekin lotutako ezagutza partekatzeko, bai eta etorkizun hurbilean osasunaren arloan inplementatu daitezkeen beste ekimen batzuekin lotutako ezagutza partekatzeko ere.

Ale honen editorialean esaten den bezala, eraldaketa handia ekarri dute Informazioko eta Komunikazioko Teknologiek (IKT) Osakidetzak herritarrei ematen dien zerbitzura, eta horregatik oso kontutan hartzekoak dira.