Esposizioak ospitaleko hallean

Derrigorrezko parentesi baten ondoren, erakusketak antolatuko ditugu berriro ospitaleko hallean.

Osakidetzako profesionalen XVI. pintura erakusketarekin ekingo diogu berriro. Oraindik garaiz zabiltzate zuen lanak entregatzeko. Gogoratu egile bakoitzak lan bakarra aurkez dezakeela eta lanak Komunikazioan entregatu daitezkeela.

Azken hilabete hauetan pandemiaren aurka egindako lanagatik profesionalei bidali zaizkien animo eta sostengu adierazpen guztiak jarri ditugu hallean.