Euskadi MonkeyPoxen aurkako txertoa jartzen hasi da

MonkeyPoxen txertaketa hasia da Euskadin, Osasun Publikoko Batzordeak onartuta, tximino-baztangaren egungo agerraldirako txertaketa-gomendioetan ezarritako irizpideei jarraituz. Ildo horretan, Euskadik 141 dosi jaso ditu eta banaketa populazioaren eta kasu-kopuruaren arabera egin da. Lurraldeen araberako banaketa, berriz, populazio hautagarriaren banaketaren arabera egiten ari da:

  • 80 dosi Bizkaian (% 57)
  • 46 dosi Gipuzkoan (% 33)
  • 14 dosi Araban (% 10)

Txertaketa aurrera eramateko, populazio hautagarriaren erakartze aktiboa egiten ari da, eta osasun-zerbitzuak (Osakidetza) harremanetan jartzen ari dira MPX txertaketa-gomendioetan jasotako irizpideak betetzen dituzten pertsonekin; gomendioak txertoen ponentziak landu eta osasun publikoko batzordeak onartu ditu.

Gainera, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak herritarrei infekzioa prebenitzeko deia egiten jarraitu nahi du. Horregatik, webgunean azalpen-atal bat garatu da txertaketari buruzko informazio honekin: aplikazio-irizpideak, txertoa eskuratzeko modua eta izan ditzakeen ondorioak.

Orain arte egin den bezala, Osasun Sailak gaixotasun honen inguruko berri garrantzitsuak ezagutzera emango ditu.

 

Protocolo de Vigilancia de Monkeypox del Departamento de Salud. (En el apartado de medidas de control se recogen recomendaciones ante casos no hospitalizados y recomendaciones durante el ingreso hospitalario).

Información general para la ciudadanía 

Otros enlaces de interés con información y documentación sobre la situación en España: