Euskadiko ikertzaileek TITAN europar proiektua koordinatzen dute, minbiziaren aurkako tratamendu berritzaileak bultzatzeko

Jesús Bañales eta Pedro Rodrigues ikertzaileek (biak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutuko eta CIBERehd sareko gibeleko minbiziaren biologian adituak) koordinatutako proiektu honek onkologia translazionalean erreferentziazko Europako partzuergo bat biltzen du. Minbiziaren biologian, kimika sendagarrian eta konputazionalean, genomikan eta tumore-modelizazio aurreratuan espezializatutako esperientziaren konbinazioak posizio sendo batean kokatzen du TITAN proiektua, Aurkinen garapena bultzatzeko fase esperimentaletik aplikazio klinikorako ibilbidean.

Irakurri gehiago