Euskal Autonomia Erkidegoko multimorbilitatea zortzi etapako urrats anitzeko eredu baten bidez azaldua

Biogipuzkoa OIIko Biologia Konputazionala eta Sistemen Biomedikuntza eta Gaixotasun Kronikoen Ebaluazio Ekonomikoa taldeen elkarlaneko ikerketa batek gaixotasun kronikoen kointzidentzia aztertu du Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren artean. Lanaren egileak izan dira Mikel Arróspide Elgarresta, Daniela Gerovska, Myrian Soto-Gordoa, María L. Jauregui García, Marisa L. Merino Hernández eta Marcos J. Araúzo-Bravoa, eta emaitza hauek iScience aldizkariak argitaratu ditu “Chronic disease incidence explained by stepwise models and co-occurrence among them” artikuluan.

 

Irakurri gehiago.