Euskara planaren tarteko ebaluazioaren azterketa
Une honetan Osakidetzako III. Euskara planaren garapenaren erdian gaude, plana hasi zenetik 3. urtea da, eta planean jasota dagoenaren arabera tarteko ebaluazio egiteko tenorea iritsi da. Osakidetza mailan egin da eta Elhuyar arduratu lan hau egiteaz. Ebaluazioa orokorraren txostena.
Ebaluatzaileek lau egun egin zituzten ESIan, hainbat zerbitzu bisitatu zituzten, bai ospitalean bai lehen mailako arretan, eta bilerak egin zituzten zuzendaritzako kideekin eta planaren arduradun gisa eta plana kudeatzen ari diren profesionalekin. Donostialdeko ESIaren ebaluazioaren txostena.
Aurretik arlo guztietako dokumentuak eskatu zizkiguten eta lan konplexua izan bazen ere, interesgarria izan da horrelako errepasoak egitea erakundearen egoera ikusi eta aurrera egiteko.
