Euskaraz ez dakitenentzako (0 maila) ikasturte osoko ikastaroa Donostialdeko ESIAk antolatua

2024ko urritik aurrera euskara ez dakitenentzako (0 maila) ikastaro bat eskainiko da Donostiako Ospitalean bertan. Ikastaroari buruzko informazio xeheagoa 2024ko irailean izango duzue, izen-ematearekin batera, Jakinsarean aplikazioaren bidez.

Hala ere, bertan parte hartu ahal izateko honako baldintza bete beharko da: 2024ko apirilean argitaratuko den 2024-2025 ikasturteko euskara ikastaroetarako dirulaguntza eskatzeko deialdian parte-hartzea.

Informazio gehiagorako: 943 00716