EusKORNEAREN II. BILTZARRA

Joan den ostiralean, Donostialdeko ESIko ekitaldi-aretoan, Euskornearen bigarren biltzarra egin zen. Oftalmologiako zerbitzuburu Javier Mendicutek jardunaldiaren moderatzaile izango zen Itziar Martínez Donostialdeko ESIko oftalmologoa aurkeztu ostean, “Estudio de viabilidad endotelial. Biovigilancia y Bioseguridad en tejidos” eta “Actualización en colirios magistrales para superficie ocular”  izeneko saioak aurkeztu ziren, bai eta konplexuak edo salbuespenezkoak izateagatik esanguratsuak diren kasu kliniko batzuk ere.  Jardunaldiari  “Tips&tricks en DMEK” izeneko saioak eman zion amaiera.
EusKornea biltzarra urtero egiten da, eta bertan biltzen dira kornean eta begiaren gainazalean espezialistak diren mediku oftalmologoak eta Euskadiko Ehun Bankuko biologoak, gai interesgarriak aztertzeko eta kasu klinikoez eztabaidatzeko. Biltzar honen helburua da entitate eta erakunde desberdinen elkargune gisa sendotzea, bertan ezagutza partekatu dezaten erakunde horiek –alegia, Osakidetzako osasun-zentro publikoek, korneako ehunaren eta mintz amniotikoaren transplantea egiten duten beste erakunde batzuek eta Transfusio eta Giza-Ehunen Euskal Zentroak–.  Gainera, biltzar hau baliagarria da erakundeen praktika onak sustatzeko, eta lan-batzordeetarako ideiak lantzeko.