FARMABIDEK Donostialdeko ESIko egoitza bat sartu du bere ekinbidearen abiaburuan

Joan den azaroaren 10ean, Pasai San Pedroko adinekoen udal egoitza FARMABIDEn sartu zen. Egoitza hau lehenengoa izan da FARMABIDEren ezarpenean, Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Farmazia Zerbitzura adskribaturik dauden eta ezarpen hori aurreikusita duten 20 egoitzaren artean. Euskadin, 320 egoitzatik gora daude, gutxi gorabehera, eta horietatik 235 sartuko dira proiektu honetan.

FARMABIDE Euskadiko adinekoen egoitzetako prestazio farmazeutikoaren kudeaketa-eredu berria da. Farmazia Soziosanitarioaren Unitate bat du, Barrualde-Galdakaoko ESIan kokatua. Unitate hau medikamentuaren logistikaz arduratzen da: astero, medikamentuak modu zentralizatuan prestatu eta banatzen dizkie instituzionalizaturiko pertsonei, dosi pertsonalizatuen sistemaren bidez.

PRESBIDE  da erabiltzaile bakoitzaren medikazioa modu automatizatuan prestatzeko informazio-iturria. Horregatik, garrantzitsua da, egoiliarraren tratamendu aktiboan aldaketa bat egiten den bakoitzean, preskripzio medikoa eguneratzea, arreta gunea edozein dela ere (osasun-zentroa, Larrialdiak edo ospitalea).

Proiektu honen barruan, medikamentuen logistika koordinatzeaz gain, arreta farmazeutikoa ematen da 2020ko urriaz geroztik.