Felix Zubia «Profesionalok ere nahi dugu euskaraz lan egin, eta baliabideak behar ditugu»
Felix Zubia Osakidetzaren Donostialdeko ESIko Medikuntza Intentsiboko zerbitzuburua elkarrizketatu zuten atzo EITBko “Biba Zuek!” saioan, “Itzulbide” tresnari buruz hitz egiteko.
Itzulbide itzultzaile neuronal bat da, eta Osakidetzako 200 profesional sanitario baino gehiagok parte hartu du tresna hori garatzen. Itzulbidek pazienteen historia klinikoan euskaraz jasotako informazioa gaztelaniara erraz eta azkar itzultzeko balio du, eta horrek euskara lanerako hizkuntza gisa erabiltzea errazten du.
