Gaixotasun infekziosoen unitatea birmoldatu dute

Ekainean eta uztailean itxita egon zen Gaixotasun Infekziosoen Unitatea, instalazioak garbitu eta egokitzeko hainbat jarduera egiteko.

Alde batetik, hodiak aldatu zituzten, proiektuan jasota zegoen bezala. Bestalde, unitatea aldi batez itxita zegoenez, eta ez zegoenez ez profesionalik ez pazienterik, margoketa-lanak egin zituzten hormetan, zorua txukundu zuten, geletan oheburuko berriak jarri zituzten eta eskubandak jarri zituzten segurtasuna indartzeko eta erorikoak prebenitzeko.

Gainera, egituran hainbat aldaketa egin ziren gela jakin batzuetatik komunetara hobeto iristeko, erabiltzaileei erosotasun eta funtzionaltasun handiagoa emate aldera.