Garapen profesionala

Ekainaren 30ean argitaratu zen EHAAn 984/2025 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, garapen profesionalaren maila aitortzeko eskabideak ebazten dituena eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako profesionalen garapen profesionalaren mailaren behin betiko esleipena argitaratzeko agintzen duena. Deialdi hori Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 10eko 1723/2024 Ebazpenaren bidez argitaratu zen.

Gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea 25/07/01etik 25/07/30era bitartekoa da.

Informazioa