“Gastronomia osasungarria, aliatu berria iktusaren aurrean” izeneko jardunaldia egingo da urriaren 29an, ospitaleko ekitaldi-aretoan

Datorren urriaren 29an iktusaren munduko eguna dela-eta, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Neurologiako Zerbitzuak “Gastronomia osasungarria, aliatu berria iktusaren aurrean” izeneko jardunaldia antolatu du egun horretarako, Basque Culinary Center-ekin (BCC) batera. Jardunaldia ekitaldi-aretoan egingo da, 13:00etan.
Bertan, gure ospitaleko eta BCCko profesionalek gaur egun istripu zerebrobaskularrei buruz ezagutzen dena azalduko dute, bai eta horiek nola prebenitu eta arrisku-faktoreak zein diren ere. Halaber, dieta mediterraneoaren eredua eta haren babes-eginkizuna izango dituzte hizpide, eta gastronomiak osasuna sustatzeko izan dezakeen eginkizuna ere bai. Azkenik, Basque Culinay Center-eko Zentro Teknologikoko berrikuntza-arloaren lana emango da ezagutzera.