Gatzak presio arterialean duen garrantziari buruzko saioa

Joan den astean aurreratu genizuen bezala, atzo, urriak 29, asteazkena, Iktusaren Munduko Egunean, informazio-saio bat egin zen 13:00etan, Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Arantzazu eraikineko 2. eta 3. geletan.

Maite Martínez Donostialdeko ESIko zuzendari gerenteak aurkeztu zuen saioa. Ondoren, Sevillako Virgen de la Macarena Ospitaleko neurologo Soledad Pérez Sánchezek presio arterialaren arrisku faktorea murrizteko gatzaren ordezko aukerez hitz egin zuen.

Ekitaldiari amaiera emateko, Donostialdeko ESIko nutrizionistek gatzaren ordezkoak probatzeko dastatze saio gidatua egin zuten.

Gainera, goizean karpa bat jarri zen Donostiako Unibertsitate Ospitaleko sarreran, gatzaren kontsumoak hipertentsio arterialarekin duen harremanaren berri emateko eta iktusa nola prebenitu azaltzeko.