Euskaraldiaren laugarren edizioa hasi da
Atzo hasi zen Euskaraldiaren laugarren edizioa. Maiatzaren 25era bitartean izango da Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikako Sailburuordetzak eta Euskaltzaleen Topaguneak, erakunde publiko eta gizarte-eragile askoren laguntzaz, antolatutako ariketa sozial masiboa.
Aurreko edizioan bezala, Osakidetzako zerbitzu erakundeetan ariguneak sortu ditugu (hau da, nahi duten pertsona guztiekin euskaraz komunikatzea bermatuko duten guneak). Era berean, profesionalen parte-hartzea sustatu dugu, dela Ahobizi rolean (ulertzen dutenekin beti euskaraz komunikatzen direnak), dela Belarriprest rolean (euskaraz dakitenak eurekin beti hizkuntza horretan hitz egitera animatzen dituztenak, haiek beti euskaraz mintzatu ez arren) aritzeko.
Hamaika egun hauetanlaneko hizkuntza-ohiturak aldatzeko erronka planteatzen zaigu berriz ere, baldintza egokiak dituzten profesional-taldeetan euskara lan-hizkuntza bilakatzeko beste aurrerapauso bat eman dezagun.
Informazio gehiago izateko, hemen ikus dezakezu Euskaraldiari buruzko azalpen-bideoa.