Gipuzkoan egindako kasuen eta kontrolen azterketa batek, Mycoplasma penetrans bakterioa eta gizonen uretritisa lotu ditu lehen aldiz Espainian
Lan hau Luis Piñeiro, Pedro Idigoras, Ayla Manzanal, Iñigo Ansa eta Diego Vicenteri esker egin ahal izan da, eta Frontiers in Microbiology nazioarteko aldizkari zientifikoan argitaratu dute ikerketa hau. Ikerketa-taldearen hitzetan, “Behaketa klinikoaren, diagnostiko mikrobiologikoaren eta ikerketaren artean lortutako sinergien eta harreman estuaren adibide polita da lan hau.