Gripearen aurkako 2021eko txertaketa-kanpaina

Urriaren 18an hasi zen gripearen aurkako 2021eko txertaketa-kanpaina. Aurten aukeratutako lema hau da: “Eta orain gripeak ez gaitzala banandu. Jarri txertoa”, urte eta erdi baino gehiagoan euskal gizarteak Covid-19ari aurre egiten egindako ahalegina gogorarazten duen mezua alegia, ezeren jaramonik gabe geratu behar ez duena.

Kanpainaren helburua da pertsona zaurgarrienen osasun indibiduala zaintzea, baina baita osasun kolektiboa zaintzea ere. Hori dela eta, iaz egin zen bezala, arrisku-kolektibo bakar batekoak ez diren biztanleek ere hartu ahal izango dute txertoa, betiere txertoak eskuragarri badaude. Hala ere, azaroaren 15erako zita hartu arte itxaron beharko dute, lehentasuna izango baitute arrisku-talderen batekoak direnek, alegia:

  • 65 urte edo gehiagoko pertsonak
  • Patologia kronikoren bat duten pertsonak (biriketakoak, bihotzekoak, diabetesa…)
  • Haurdun dauden emakumeak
  • Osasun-arloko profesionalak, gizarte-zerbitzuetako langileak eta familiako zaintzaileak
  • Zaharren egoitzetan bizi diren pertsonak (kolektibo horri aste honetan bertan hasi zaio jartzen txertoa)

Horiei guztiei, Osakidetzak, nahi izanez gero, txerto tetrabalente bat jarriko die, gripearen anduien aurrean babesa handitzeko. Osakidetzak 651.333 dosi eskuratu ditu guztira, eta kopuru hori % 20ra arte igo ahal izango da eskaera handiagoa izanez gero.

Gogoan izan behar dugu iaz 595.084 txerto jarri zirela, aurreko kanpainan baino % 34 gehiago. 65 urtetik gorako pertsonen kasuan, ordura arte inoiz lortu ez ziren estaldura-tasak lortu ziren; zehazki, % 70,9, aurreko urteko % 58 estalduraren aldean.

Zita hartzeko bideak, arriskuko populazioa izan ala ez, hauek dira:

  • Osakidetzaren web orriko aurretiko hitzordua atala: www.osakidetza.eus
  • Osasun-zentrora deitu eta 2. tekla sakatu lokuzioa entzun ondoren.

Gainera, 80 urtetik gorako pertsonei telefonoz gogoraraziko zaie txertoa jartzeko aukera dutela dagoeneko.

Osakidetzak COVID txertoaren hirugarren dosia eta aldi berean gripearen aurkako txertoa ematea eskainiko du bi baldintza betetzen diren kasuetan: 70 urte edo gehiago izatea eta COVID-19aren aurkako txertoa duela 6 hilabete baino gehiago jarri izana.

Txertoa jartzeaz gain, Osasun Sailak eta Osakidetzak gogorarazi dute gripea prebenitu daitekeela hainbat neurri betetzen badira, besteak beste, eskuak garbitzea, jendetza saihestea, espazio itxiak aireztatzea eta maskara erabiltzea.   erabil dezala, bereziki leku itxietan eta gripe-sintomarik izanez gero.