Handitan izan nahi dut…

Etorkizunean osasun-arloko profesional gisa garatzeko interesa duten 34 gazteren bisita jaso dugu azken bi asteetan.

Bisita hau Euskal Herriko Unibertsitateak Foru Aldundiaren lankidetzarekin gauzatutako “Egokitu” programaren baitan kokatzen da, zeinetan gure ESIak laguntzen duen.

Etorkizuneko profesionalen orientaziorako “Udako campusa” da, hainbat fakultatetan garatzen dena, non osasun arloko balizko profesionalek ospitalea bisitatu eta gure profesional batzuekiko kontaktua ezartzen duten.

Gazte talde honek hunkituta eta pozik bizi izan du ospitaleko munduarekiko harremana, eta kasu askotan esan digute osasunarekin zerikusia duten ikasketak egiteko interesa baieztatu dutela.

Orain gogor lan egin behar dute desiratutako “ebaketa-notak” lortzeko, eta dagoeneko beren aurpegi interesatu eta irribarretsuetan begiztatu ditzakegu gure erakundeko belaunaldi-erreleboa egingo duten etorkizuneko lankideak.