Haur Ospitaleratuen Eguna 2020

Haur Ospitaleratuen Eguna maiatzaren 13an ospatzen denez, puxikak askatzeko ekitaldi tradizionala egin da Pediatriako Larrialdietako sarreran.

Ekimen honen bidez, haur hauek eta haien familiak omendu nahi dira, eta gizartea sentsibilizatu nahi da ospitaleratzeak haurrengan dituen ondorioei buruz.

Nola ez, pandemiak ere markatu du egun honetako ospakizuna. Horrela, gaur, eguerdiko 12: 00etan, balkoietatik txalo egiteko deia egin da, egun hauetan ospitalean dauden haurrei gure animoa eta babesa emateko.

Egun honek, bestalde, haurren ongizatean eragina duen ospitaleko egonaldia hurbilagoa izan dadin osasun-arloko profesionalek egiten duten lan garrantzitsua ikusteko eta balioesteko ere balio du.