Identitate korporatiboko baliabideak
Identitate korporatiboa da erakunde orok dituen balio eta ezaugarrien multzoa. Identitate hori, bada, hainbat modutan erakusten du —sortu duen irudiaren bidez; ezarritako arau, jokabide eta enpresa-kulturaren bidez eta abar— eta herritarrei laguntzen die bere alderdi bereizgarriak atzematen eta identifikatzen.
Horregatik da garrantzitsua, beraz, herritarrei pertzepzio eta identifikazio bakarra helaraztea. Eta hori lortzeko bide bakarra, hain zuzen, Osakidetzaren Identitate Korporatiboko Gidaliburua behar bezala aplikatzea da; baita ondoren azaltzen diren beste elementuak ere. Esteka honetan aurki ditzakezue.