Idoia Gurrutxaga: «COVIDak hilabetean 1.000 ebakuntzatik gora atzeratzera behartzen gaitu»

Idoia Gurrutxaga analiza la situación médica que atraviesa el Hospital Donostia. / IÑIGO ROYO

Informazio honen interesa dela eta, Idoia Gurrutxaga Donostialdeko ESIko zuzendari medikoari Diario Vascon egindako elkarrizketaren bertsio luzea argitaratu dugu hemen. Diario Vasco

Zein da ospitalearen egungo egoera? Zenbat paziente daude ospitaleraturik? Zenbat daude ZIUan?

Seigarren olatu honetan, batez beste 150 COVID paziente ditugu ospitaleraturik, horietatik heren bat Zainketa Mediko Intentsiboetan.

Une honetan kritikoen 83 ohe ditugu prestaturik (47 egoera normalean), zainketa kritikoak eskatzen dituzten eta COVID ez diren beste patologia batzuk artatzeko. Horretarako, jakina, beste zeregin batzuetarako ziren giza baliabide eta egiturak erabili behar izan ditugu, bizkorketa unitateetakoak, postkirurgikoak, eta lehen kritikoenak ez ziren ohe balioaniztuneko solairuak prestatu behar izan ditugu.

Ospitaleetako okupazioa erabatekoa da; izan ere, lehen olatuan ez bezala, beste osasun-arazo batzuk dituzten pazienteak iristen ari dira ospitalera. Beraz, garai honetan izaten den ohiko jarduerari COVIDarena gehitu behar zaio. Hori dela eta, solairu guztiak irekita daude, eta eskari handiko egoeretan erabili ohi dugun bat edo beste ere bai.

Gaur egun, zenbat dira “COVIDarekin” ospitaleratutakoak, eta zenbat “COVIDagatik” ospitaleratutakoak?

Une honetan, COVID positiboak diren 149 paziente ditugu ospitaleraturik: 46 Zainketa Mediko Intentsiboetan; 8 semikritiko ABZUan (Arnasketako Bitarteko Zainketen Unitatean); 66 COVID paziente solairuan, eta 29 paziente COVID positiboak direnak baina beste patologia bategatik ospitaleratu direnak.

Kritikoen unitatean ospitaleratutako pazienteen bi heren txertatu gabe daude.

 

HOSPITAL DONOSTIA A 14 DE ENERO
    • 149 pacientes Covid: De estos, 120 (el 80%) son ingresos por Covid y 29 (el otro 20%) ingresos por otras patologías que han dado positivo.

    • Ingresados por Covid: 46 en UCI, 8 en semicríticos UCRI y 66 en planta.

    • Camas UCI: 83 camas, de ellas 47 ordinarias y, el resto, adicionales.

    • Pacientes Covid en UCI: 46. Dos de cada tres son no vacunados. Suben al 84% si se suman los vacunados sin pauta completa e inmunodeprimidos. Los pocos vacunados con Covid en UCI tienen condiciones de salud previas que les predisponen a ello.

    • Profesionales de baja por Covid: 290. El 4% de una plantilla de 7.297. El 81% son sanitarios y el 19% no sanitarios.

    • Ingresos infantiles por Covid: 15 desde noviembre. 9 menores de 3 años (principalmente menores de 1 mes), 2 mayores de 3 años y 4 con síndrome inflamatorio multisistémico asociado a Covid.

    • Quirófanos cerrados: 20 de 39 desde noviembre. Se hacen solo las operaciones de oncología, las indemorables y las urgentes.

    • Operaciones no urgentes postpuestas: 1.000 al mes.

    • Pacientes en lista de espera para operaciones: 3.900 (400 más que en 2019, antes de la pandemia). La demora media es de 70,6 días, frente a 49 antes de la sexta ola y 47,5 antes de la pandemia

Seigarren olatu honetan, bada edo egon da COVIDagatik ospitaleratutako paziente pediatrikorik?

Bai, olatu honetan ere, aurrekoetan bezala, egon dira ospitaleratze pediatrikoak, baina, oraingoan, gehiago.

Kritikoen zainketa pediatrikoen unitatean ez da ospitaleratu hilabete batetik gorako pazienterik, baina Jaioberrien Unitatean bai, hilabete batetik beherakoak.

Azarotik hona, kopuru hauek zenbatu ditugu:

4 SIMPeds (COVIDari loturiko sindrome inflamatorio sistemikoa); horietako bat zainketa intentsibo pediatrikoetan ospitaleratu behar izan zen shockagatik

2 paziente, COVIDagatik ospitaleratutako 3 urtetik gorakoen artean

9 paziente, COVIDagatik ospitaleratutako 3 urtetik beherakoetan, batez ere 1 hilabetetik beherakoetan

5 paziente, COVIDarekin kirurgia pediatrikoan ospitaleratutakok

Guztira, 20

 

ZIUan COVIDagatik ospitaleratu direnen artean, badago edo egon da txertatutakorik?

Esan dudan bezala, ZIUan ospitaleratutako pazienteen heren bat eskas dira txertatutakoak, gehienak immunodepresioa eragiten dien oinarrizko patologia bat edo tratamendu sekundario bat dutenak.

 

Hautematen da COVIDagatik ZIUan ospitaleratzeko aukera gehiago dutenik txertatu gabeko pazienteek txertatutakoek baino?

Dudarik gabe. ZMIn COVIDagatik ospitaleratutako pazienteen bi heren txertatu gabekoak dira, eta heren bat eskas txertatutakoak dira, gehienak oinarrizko gaixotasun bategatik edo jasotzen ari diren tratamendu bategatik immunitate-sistema ahuldua dutenak.

Biztanleen % 10 txertatu gabe badago eta horiek badira intentsiboetan ospitaleratutakoen 2/3, horrek esan nahi du txertatu gabekoek intentsiboetan ospitaleratzeko duten arriskua 18 aldiz handiagoa dela.

Gaur egun, adierazle guztien arabera, txertoaren eragin onuragarria argia da. Intzidentzia-tasa hauek lehenago egon balira txertatu gabeko biztanleen artean, ondorioak maneiaezinak izango ziren.

 

COVIDarekin baina beste patologia batzuen ondorioz ospitaleratutakoen artean, hautematen da koronabirusak beste patologia horiek larriagotu ditzakeenik, edo prozesu bereiziak dira? Erantzuna baiezkoa bada, zein patologia okerragotzen ditu gehienik birusak?

Beste patologia baten ondorioz ospitaleratzen badira, printzipioz, ez. Beste gauza bat da, bereziki behar bezala txertatutako pazienteetan, COVIDak (gripeak bezala) desorekatu egin dezakeela aurretiko gaixotasun baten karga handia duten eta urte asko dituzten pazienteen egoera.

 

Zer gertatzen da ebakuntza egingo dioten paziente batek positibo ematen duenean? Aurrera egiten da? Ebakuntza atzeratzen da?

Ebakuntza urgenteak, jakina, egin behar izaten dira, ebakuntzaondoan konplikazio gehiago izateko arriskua onartuz.

Ebakuntza programatu bat bada, atzeratu egiten da –baita ebakuntza onkologikoa bada ere; izan ere, argitalpen batzuetan azaltzen den bezala, ebakuntza eginez gero, okerragotu egiten dira gaixotasuna zein ebakuntzaondoko prozesua–.

Ebakuntzaondoan, COVID positiboa eman eta 6 edo 7 aste bitartean, heriotza-tasa % 4 igotzen da; beraz, onena da ahal den guztietan ebakuntza atzeratzea 6 edo 7 aste horiek igaro arte.

 

Egon da fokuren bat ospitalean?

Bai, orain arteko olatuetan, hainbat agerraldi izan dira zerbitzu desberdinetan, batez ere komunitatean bakartze-neurriak lasaitu zirenean. Batzuetan pazienteen laguntzaileak izan dira infekzio-fokua, eta beste batzuetan langileak, gehienak komunitatean kutsatutakoak.

 

ZIUetan zenbat ohe izan ohi dira, zenbat daude egungo 3. alerta-maila honetan, eta zenbat izatera iritsi litezke 5. mailan?

Une honetan 83 ohe ditugu paziente kritikoentzat; alegia, dotazio normalaren % 200. DUOko ZIUko egiturazko oheak 47 dira.

Jakina, lehen esan dudan bezala, 83 ohe prestatzeko, bizkorketako eta ebakuntzaondoko unitateetako giza baliabide eta egiturak erabili behar izan ditugu, eta lehen kritikoenak ez ziren ohe balioaniztuneko solairuak antolatu.

Teorian, 5. alerta-mailan, kritikoentzako 141 ohe izatera iritsi gintezke, baina, noski, zailtasun handiekin, beste gauza asko egiteari utziz, eta ezagutza espezifikorik gabeko langileekin.

Horrek suposatuko luke ospitaleko gainerako jarduera –kritikoetakoa zein solairukoa– gelditu eta soilik COVIDa artatzen jardutea.

 

Gipuzkoako gainerako ospitaleek, seigarren olatu honetan, ZIUak ireki behar izan dituzte paziente kritikoak Donostiara ekarri beharrik ez izateko? Bidali da pazienterik beste lurralde batzuetako ospitaleetara? 

Gipuzkoako ospitale tertziario bakarra gara; beraz, zainketa intentsiboen unitate bat dugun bakarrak.

Gipuzkoako gainerako ESIetako paziente kritikoen erreferentzia-ospitalea gara, Debagoieneko ESIarentzat izan ezik, honek normalean Arabako Unibertsitate Ospitalera bideratzen baititu bere pazienteak.

Aurreko olatuetan eta oraingo honetan ere, laguntza eskatu dugu, eta Galdakaoko, Arabako Unibertsitate Ospitaleko, Urdulizeko, Gurutzetako eta Basurtuko ZIUek lagundu digute.   Asko eskertzen diegu laguntza hori. Eta pazienteei zein haien familiakoei ere eskertzen diegu ulerkor agertu izana, zentroaren urruntzeak joan-etorrian ibiltzera behartu baititu batzuetan.

Egia da, bestalde, Gipuzkoako beste ESI batzuek arnas terapiadun paziente erdikritikoen unitateak prestatu behar izan dituztela, eta horrek eta COVID pazienteen ospitaleratzeen gorakadak ondorio berberak ekarri dizkiela beste patologia batzuen arretari dagokionez.

 

Ospitalean zer nolako eragina izan du biztanleria osoan laneko bajek izan duten gorakadak? Une honetan zenbat langile daude bajan? Horietatik zenbat dira sanitarioak, eta zenbat dira beste mota bateko langileak? Bajak ordezkatzen ari dira?

Plantillan 7297 profesional ditugu guztira, eta horietatik 290 positiboak dira; hau da, plantillako langileen % 4. Egunero aztertzen dugun grafikoak adierazten du abenduaren 24az geroztik gorakada nabarmena izan dela, biztanleria orokorrean bezala.

Kasuen % 81 sanitarioen artean daude, eta % 19 ez-sanitarioen artean.

Helburua baja guztiak ordezkatzea da, baina helburu hori ez da betetzen, kontratazio-zerrendetan profesionalak falta baitira.

 

Egokia da COVIDa gripe bat bezala tratatzea? Zer suposatuko luke horrek?

Nire ustez goizegi da horretarako. Nahiz eta, gaur egun, biztanleriaren zati batek COVIDa patologia arin samar bat bezala bizi duen, biztanleriaren beste segmentu batzuek, hala nola txertatu gabekoek edo txertoari hain ondo erantzun ezin dioten gaixo immunodeprimituek, koadro larriak bizi ditzakete.

Gainera, adineko pazienteetan, behar bezala txertatuta egonik ere, haien oinarrizko patologia desorekatu daiteke. Gaixotasunen Prebentzio eta Kontrolerako Europako Zentroak eta OMEk ere goizegi dela irizten diote. Posible da, biztanleriaren zati handi bat kutsatzen bada, azkenean endemiko bihurtu eta egoera horretara iristea, baina, gaur egun, espekulazio bat besterik ez da.

 

EMA mesfidati agertu da “etengabeko” txertaketaren aurrean. Gure immunitate-sistema gainezkatu liteke etengabeko indartze-dosiekin?

Gaur egun ez dugu behar adina informazio. Badakigu txertoaren bi dosi estandarren ostean, denborarekin, eta batez ere adineko pazienteen artean, infekzioaren aurkako babesak eraginkortasuna galtzen duela, eta askoz neurri txikiagoan galtzen dela ospitaleratzeen aurkako babesaren eraginkortasuna. Hirugarren dosiaren eraginkortasuna aztertu duten ikerketek erakutsi dute bereziki ospitaleratzeen aurkako babesa berreskuratzen dela, eta baita infekzioaren aurkakoa ere (baina, kasu horretan, neurri txikiagoan). Alabaina, gaur egun ez dakigu zenbat iraungo duen babes horrek. Horregatik, zenbait herrialdetan, Israelen adibidez, laugarren dosiaren txertaketari ekin zaio.

Eta 2022/01/13ko lurralde arteko batzorde-bileran erabaki da, antza, 7. taldean egoteagatik edo farmako immunoezabatzaileekiko tratamendua jasotzeagatik (Estrategiaren 9. eguneraketa) ARNm txertoaren dosi osagarria jaso dutenek oroitzapen-dosia jasoko dutela azken dosia hartu dutenetik 5 hilabetera.

 

Zein neurritan izan daitezke larriagoak flurona kasuak gripe arruntarekin edo COVID positiboarekin alderatuta?

Gai hau mediatikoa da gehien bat. Gure ospitalean ere egon da gripearen eta COVIDaren aldi bereko infekzio kasurik, eta horrek ez du zertan izan –eta ez da, egiaz– larriagoa. Kuriositate bat besterik ez da.

 

COVIDak ekarri duen lan gainkargak eta okupazioak zein neurritan kaltetzen dituzte beste patologiak? Zein dira gehien sufritzen ari diren eremuak eta pazienteak?

Zalantzarik gabe, aukera-kostuaren aurrean gaude: prozesu batean erabiltzen diren baliabideak beste prozesu bati kentzen zaizkio, baliabideak mugatuak baitira.

Azaroaren amaieratik, 39 lanaldi kirurgikoko eguneroko programazioa 19 lanalditara murriztu dugu, prozesu onkologiko, atzeraezin eta urgenteetako ebakuntzak bakarrik eginez.

Horren ondorioz, itxaron-zerrenda kirurgikoko atzerapenek okerrera egin dute: azaroan amaieran 49 egunekoa bazen, atzo 71 egunekoa izatera iritsi zen, itxaron zerrenda kirurgikoko pazienteen igoera nabarmena izanik. Horiek dira ospitalen gehien sufritu duten prozesuak.

Lehen mailako arretari dagokionez, COVIDarekin lotutako baheketek, jarraipenek, aztarnari-lanek, lanerako aldi baterako ezintasunek… gainkarga dezentea ekarri die profesionalei, eta horrek beste prozesu batzuetan zaildu egin du lehen mailako arretara iritsi ahal izatea. Ondorioz, jende gehiagok jo du ospitaleko larrialdi zerbitzuetara eta ospitalez kanpoko etengabeko arreta guneetara.

COVIDaz bestelako patologiak dituzten pazienteen arreta kaltetu egin da.

Elkarrizketa amaitu aurretik, ESIko profesional guztien inplikazioa, konpromisoa eta lana nabarmendu nahiko nituzte; beste behin ere, euren profesionaltasuna azpimarratu. Oso argi esan behar Osakidetzako profesionalei esker ari garela ateratzen, eta aterako garela, egoera honetatik.