“Iktusa dela uste baduzu, deitu azkar 112ra”
Gipuzkoako ospitaleko Iktusaren Unitatean izan da Faktoria Magazina. Eñaut Garmendia neuroerradiologo interbentzionista eta Jon Ekiza iktusean espezializatutako neurologoa izan dituzte solaskide. Baita Jabier Peña Iradi ere. Jabierrek iktusa izan zuen, baina garaiz artatu zuten eta “lehengo bizimodu berbera” darama, zorionez.
