Intranet berria

Duela hilabete batzuk, gure ESIko intranetak formatua eta teknologia aldatu zituen, Osakidetzako intranetak egin bezala.

Intranet berriko edukiek guztion arteko komunikazio-zubi izan behar dute, eta horretarako lantalde bat osatu dugu ESIan. Lantalde horrek itxuratuko du intranet berria, eta ahalik eta gehien hurbilduko du pertsonen nahietara eta beharretara.

Bertan, gure zerbitzu, batzorde, prozesu eta abarrei buruzko informazio eguneratua eta ugaria izango dugu, hainbat erlaitz, goitibeherako menu eta gune nabarmenetan banatuta, eta kontuan hartuak izango diren iritziak jasotzeko gune bat izango dugu.

Dokumentu-kudeatzaile bat ere izango dugu, zeinak modu aurreratu batean lagunduko digun gure lanerako, prestakuntzarako eta paziente eta herritarrekiko komunikaziorako sortzen dugun eta eguneroko jardunean behar dugun dokumentazio guztia ordenatu eta aurkitzen.

Intranet berri hau zuen gustukoa izatea espero dugu, eta batez ere zuen lanerako baliagarria izatea.