Iratxe Moranek, Donostialdeko ESIko Tokoginekologiako erizaintza koordinatzaileak, Ama-Esnearen bankua zer den eta nola funtzionatzen duen azaldu digu. Ama-esnearen emaile izan daitezkeen emakumeak zein diren eta esnea emateko eta jasotzeko prozesua nolakoa den ere kontatu digu.