ITZULBIDE: itzultzaile neuronala
Dagoeneko Osabide Globalen erabilgarri dago itzulbide itzultzailea. Zuzendaritza Nagusiak martxan jarri zuen egitasmoaren proba pilotua Donostialdeko ESIan egingo da.
Itzultzaile honi esker euskaraz idatzitako testuak klik bat eginez gaztelaniara itzuliko dira pantaila berean. Hau da, ez da aplikaziotik atera beharko eta bestelako dokumenturik zabaldu beharko, berehalako itzulpena lortuko da.
Proba pilotu honetan ezinbestekoa izango da euskarazko testuak ulertzeko zailtasunak dituzten lankideen ekarpena, beraien iritziak eta esperientziak tresnari azken ikutuak emateko garrantzi handia izango baitu.
Bideoa