IV. argazki lehiaketa tabakoaren aztarna. Luzatu da argazkiak aurkezteko epea

Maiatzaren 29ra arte luzatu da argazkiak aurkezteko epea.

 

OINARRIAK:

  1. Donostialdeko ESIko langileek eta prestakuntzan dagoen pertsonalak parte har dezakete. Langile bakoitzak argazki bat aurkeztu ahal izango du.
  2. Gaia: TABAKOAREN AZTARNA
  3. Tamaina: originala, gehienez ere, 24×30 zentimetrokoa izango da.
  4. Lanak Komunikazioan utzi behar dira, izenburua jarrita. Gutun-azal itxian egilearen izena idatzi behar da.
  5. Aurkezteko epea 2023ko maiatzaren 24an amaituko da.
  6. Aurkeztutako argazkiak Donostia Unibertsitate Ospitaleko sarreran erakutsiko dira.
  7. Epaimahaia Donostialdeko ESIko Tabakoaren batzordeak eta arloko langile batek osatuko dute. Argazkien kalitatea eta originaltasuna kontuan hartuko dira.
  8. Sari bat izango da eta maiatzaren 31n banatuko da; hau da, Kerik Gabeko Munduko Egunean.
  9. Saritutako argazkia erabili ahal izango da barne-argitalpenetan, betiere egilea aipatuta.

 

Informazio gehiago:

Komunikazioan.Tel.: 943 007359 / 83-7613

osid.komunikazioa@osakidetza.eus