Javier Korta, Donostialdeko ESIko Haurren Pneumologiako atalburua: “Asmaren tratamenduarekiko atxikidurarik ez izatea lehen mailako arazo bat da”

Joan den maiatzaren 3an Asmaren Munduko Eguna ospatu zen, “Asmaren arretan oztopoak gaindituz” lelopean. Asmaren aurkako Ekimen Globalak (GINA) gaixotasunaren ezagutza hobea eta asmatikoen aldeko gizarte-arreta lortu nahi ditu ospakizun horrekin. Javier Korta Donostialdeko ESIko Haurren Pneumologiako atalburuak azaldu digu zein diren asmaren arretak dituen oztopoak, eta zergatik den hain handia kontrolatu gabeko asma duten haurren kopurua, farmako eraginkorrak egonik. Javierrek heziketaren eta tratamenduaren garrantzia nabarmendu du, edozein estrategia terapeutikoren arrakastarako funtsezkoak diren aldetik.