José Luis del Curak SERAM elkartearen urrezko dominaren aitortza jaso du

Erradiologia Medikoaren Espainiako Elkarteak (SERAM) urrezko dominaren saria eman dio José Luis del Cura Donostialdeko ESIko Erradiologia Zerbitzuko buruari. Domina hori Erradiologia Medikoaren Espainiako Elkarteak ematen duen sari nagusia da, bi urtetik behin ematen dena, elkarte horretako zuzendaritza-batzordearen aho bateko erabakiz. Aipatutako saria SERAMen 36. Kongresu Nazionalean eta Ameriketako Erradiologia Elkargoaren XXXI. Kongresuan banatu da.

Bestalde, Josu Badiola, Paul López Sala eta José Luis del Cura Donostialdeko ESIko profesionalen posterrak saritu dituzte kongresu horretan, Cum Laude aipamenarekin. Hauek dira poster sarituak:

  • “La cistouretrografía en el adulto: una técnica radiológica útil y necesaria”. Lehen egilea, Josu Badiola.
  • “Ablación percutánea de tumores renales: resultados a largo plazo”.  Lehen egilea, Jose L. del Cura
  • “Actualización del adenocarcinoma gástrico: revisión de las vías de diseminación”. Lehen egilea, Paúl López

Kongresu honetan 1.400 poster inguru aurkeztu dira, eta horietatik 36 saritu dira Cum Laude aipamenarekin. Aurten SERAMen kongresua Ameriketarteko Elkargoaren Kongresuarekin batera antolatu da, erradiologia medikoari buruzko espainierazko ekitaldi garrantzitsuena osatuz, non 2.500 parte-hartzaile baino gehiago izan diren.