Kantakidetzaren kontzertua
Datorren martxoaren 30ean, Kantakidetzak Nagusilanen kontzertu solidarioan parte hartuko du, Hernaniko Kantuz abesbatzarekin, Orioko Salatxo eta Astigarragako Aiztondo abesbatzekin eta Musikeneko musikariekin batera.
Kontzertua Donostiako Kursaalean egingo da, 20:00etan, langile soziosanitarioen omenez.
Sarrerek 12 euro balio dute, eta Kursaaleko leihatilan edo webgunean eros daitezke.