Kantakidetzaren kontzertua
Maiatzaren 25ean, 20:15ean, Kantakidetzak kontzertua eskainiko du Donostiako Alde Zaharreko San Bizente elizan.
Charles Gounoden Requiema interpretatuko dute eta Igor Arroyok zuzenduko du.
Bertan, Karmele Muro, Elena Fernández, Javier Sancerni eta Eduardo Irigoyen arituko dira bakarlari gisa. Irene Ozcoidi izango da klarinetearen arduraduna eta Jose Antonio Pascual organoko burua.