Kardiologiako espezialitateko ikertzaile-irakasleak

UPV/EHUko Irakasle eta Ikertzaileen errektoreordeak igorritako idazkien bidez, Osakidetzari jakinarazi diote UPV/EHUren Gobernu Kontseiluak onartu egin dituela eta Batzorde Mistora ebaztera bidali direla lotutako lanpostu hauek:

UNIBERTSITATEKO IRAKASLE TITULARRAK

                        • Kardiologiako espezialitatea,  Donostiako unibertsitateko ospitalea.
Unibertsitateko irakasle kidegoetan sartzeko lehiaketen erregimena arautzen duen araudiaren arabera (2009ko urriaren 9ko EHAA): “Unibertsitateko Irakasle Titularren Kidegoko eta Unibertsitateko Katedradunen Kidegoko irakaskuntza-lanpostuekin lotutako erakunde sanitarioetako lanpostu asistentzialak eskuratzeko lehiaketetan, Batzordearen bi batzordekidek, Doktore izango direnek, lanpostuaren lehiaketan sartzeko eskatzen den espezialistaren titulua izan beharko dute eta horiek dagokion Erakunde Sanitarioak hautatuko ditu zozketa publiko bidez”.
2021ko maiatzaren 5ean argitaratu zen behin-betiko erroldaren alegazio-epea bukatu ondoren, zozketa hori egin ahal izateko, Osakidetzan plaza daukaten eta zerbitzu aktiboan dauden “Doktore titulua duten Mediku espezialisten Behin Betiko Errolda” (lotutako langileria izan ezik) egin da, aipatutako espezialitateko espezialisten artean.
Batzordearen kideak hautatzeko zozketa publikoa behin betiko erroldaren barruko pertsonen artean egingo da, maiatzaren 17an, 9:30an, Giza Baliabideen Plangintza eta Kudeaketaren Zuzendariordetzaren bulegoan, Osakidetzaren Zuzendaritza Nagusian, Gasteizko Araba kaleko 45 zenbakian.