Kerik Gabeko Asteko haurren marrazki lehiaketako sari banaketa
Atzo, maiatzak 29, Kerik Gabeko Astearen ospakizunaren harira, haurrentzako marrazki-lehiaketako sariak banatu zitzaizkien irabazleei.
Sari banaketan, eta txikienen harridurarako, ospitaleko pailazoen Algaraklown elkarteko Filipo pailazoa eta EITBko Go!azen telesaileko Irati Marin aktore ezaguna izan ziren.
Gainera, haurrak ospitaleko ikasgelako arte tailerrean egindako eskulanen erakusketa ikustera hurbildu ziren. Erakusketa hori atzo jarri zen ospitalean, eta ekainaren amaierara arte egongo da ikusgai.










