Kerik Gabeko Asteko lehiaketen sari banaketak

Maiatzean, hainbat lehiaketa egin dira Donostialdeko ESIn, Kerik Gabeko Astearen harira.

Hala, atzo lehiaketa horietako irabazleen sariak banatu ziren ospitaleko sarrera nagusian.

Alde batetik, tabakoaren aurkako mahaien lehiaketako sariak banatu ziren. Aurten lehenengo aldiz, osasun-zentroek eta anbulatorioek ez ezik Donostiako Unibertsitate Ospitaleko unitate eta zerbitzuek ere parte hartu ahal izan dute, tabakoaren aurkako kontzientziazio mahaien prestaketan.

Bestalde, Donostialdeko ESIko langileentzat eta prestakuntza aldian daudenentzat antolatutako argazki lehiaketako lan originalenaren saria banatu zen. Aurten, tabakismo pasiboa izan da lehiaketako gaia.

Eskerrik asko denoi parte hartzeagatik!