Kontratazio-zerrendak: destinoetan aldaketak egiteko epea zabalik
Uztailaren 20an jakinarazten da hurrengo kategoriako aldi baterako kontratazio-zerrendetan destino-aldaketak egiteko aukera dutela:
-
B2 lanbide-taldeko erdi mailako tituludunak
-
D3 lanbide-taldeko Ofiziala
-
Farmaziako Laguntzailea
-
Sukaldaria
aldaketak 2026ko otsailaren 27an egingo den hurrengo integrazioan/eguneratzean kontuan hartzea nahi dutenek epea izango dute 2026ko uztailaren 26ra arte
Honako hauek dira kategoriak:
-
Administrazioko eta Kudeaketako Erdi Mailako Teknikaria
-
Segurtasuneko eta Higieneko Prebentzioko Erdi Mailako Teknikaria
-
Gizarte Langilea
-
Instalazioen Mantentze Lanetako Ofiziala (generikoa)
-
Ofizial Zerbitzu Orokorretako Gidaria
-
Ofizial Garraio Sanitarioaren Gidaria
-
Ofizial Emergentzietako Ibilgailuen Gidaria
-
Joskintzako Ofiziala
-
Farmaziako Laguntzailea
-
Sukaldaria
Argitaratuko diren destinoak egun horretara arte (egun hori barne) egindako azken “lehentasun-aldaketan” adierazitakoak izango dira.
Data horren ondoren egindako aldaketak zerrenden etorkizuneko eguneratze batean kontuan hartuko dira.
