Kontratazio-zerrendak eguneratzea eta integratzea (IV)

2026ko uztailaren 16an, 2020-21-22ko Egonkortze EPEan deitutako kategoria / lanpostu funtzionalaren kontratazio-zerrendak argitaratu dira, integratuta eta 2026ko otsailaren 27ra arte eguneratuta, hautaketa-prozedura horretako oposizio-faseari dagokion puntuazioarekin, lanbide-esperientziarekin eta egiaztatutako euskarazko hizkuntza-eskakizunekin:

ANATOMIA PATOLOGIKOKO ETA ZITOLOGIAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA

AUDIOPROTESIEN TEKNIKARI ESPEZIALISTA

 

Era berean, Zerbitzu-erakundeen eta zentroen lehentasunak eguneratu dira 2026ko ekainaren 28an. 

Gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea: 2026ko abuztuaren 17ra arte, egun hori barne.

Zerrenda eguneratuetan beren datuei buruzko akats material, egitezko edo aritmetikoren bat atzematen duten hautagaiek, ahalik eta lasterren zuzendu ahal izateko, 2021lp-lc@osakidetza.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaltzea gomendatzen da. Gaian: EGUNERATZEA (kategoria)

 

Posta elektronikoa bidali aurretik, berrikusi aldi baterako kontratazioko APPan duzun egoera, etengabe eguneratzen ari baita.

Hautemandako akatsak zuzendu ondoren, ofizioz edo zerrendetako kideek eskatuta, zerrenda eguneratuak berriro argitaratuko dira.