Kontratazio-zerrendak eguneratzea eta integratzea (VI)

2026ko abuztuaren 10ean, 2020-21-22ko Egonkortze EPEan deitutako kategoria / lanpostu funtzionalaren kontratazio-zerrendak argitaratu dira, integratuta eta 2026ko otsailaren 27ra arte eguneratuta, hautaketa-prozedura horretako oposizio-faseari dagokion puntuazioarekin, lanbide-esperientziarekin eta egiaztatutako euskarazko hizkuntza-eskakizunekin:

EKONOMIAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA
INFORMATIKAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
ELEKTROMEDIZINA INSTALAZIOETAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
ERRADIODIAGNOSTIKOKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
ERRADIOTERAPIAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
AHOAREN ETA HORTZEN HIGIENEKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA

Era berean, Zerbitzu-erakundeen eta zentroen lehentasunak eguneratu dira, kategoria bakoitzerako webgunean argitaratutako dataren arabera.

Gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea: 2026ko irailaren 10era arte, egun hori barne.

Zerrenda eguneratuetan beren datuei buruzko akats material, egitezko edo aritmetikoren bat atzematen duten hautagaiek, ahalik eta lasterren zuzendu ahal izateko, 2021lp-lc@osakidetza.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaltzea gomendatzen da. Gaian: EGUNERATZEA (kategoria)

Posta elektronikoa bidali aurretik, berrikusi aldi baterako kontratazioko APPan duzun egoera, etengabe eguneratzen ari baita.

Hautemandako akatsak zuzendu ondoren, ofizioz edo zerrendetako kideek eskatuta, zerrenda eguneratuak berriro argitaratuko dira.