Kontratazio-zerrendak eguneratzea eta integratzea (VII)
Gaur, 2026ko abuztuaren 14an, 2020-21-22ko Egonkortze EPEan deitutako kategoria / lanpostu funtzionalaren kontratazio-zerrendak argitaratuko dira, integratuta eta 2026ko otsailaren 27ra arte eguneratuta, hautaketa-prozedura horretako oposizio-faseari dagokion puntuazioarekin, lanbide-esperientziarekin eta egiaztatutako euskarazko hizkuntza-eskakizunekin:
FARMAZIAKO FT
IKERKUNTZA UNITATEKO FEMT
FAMILIA ETA KOMUNITATEKO MEDIKUNTZA, IRAKASKUNTZA UNITATEKO FEM
Era berean, Zerbitzu-erakundeen eta zentroen lehentasunak eguneratu dira kategoria bakoitzerako webgunean argitaratutako dataren arabera.
Gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea: 2026ko irailaren 14ra arte, egun hori barne.
Zerrenda eguneratuetan beren datuei buruzko akats material, egitezko edo aritmetikoren bat atzematen duten hautagaiek, ahalik eta lasterren zuzendu ahal izateko, 2021lp-lc@osakidetza.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaltzea gomendatzen da. Gaian: EGUNERATZEA (dagokion kategoria)
Posta electronikoa bidali aurretik, berrikusi aldi baterako kontratazioko APPan duzun egoera, etengabe eguneratzen ari baita.
Hautemandako akatsak zuzendu ondoren, ofizioz edo zerrendetako kideek eskatuta, zerrenda eguneratuak berriro argitaratuko dira.
