Kontratazio-zerrendak eguneratzea eta integratzea (XII)
2026ko abuztuaren 31n, 2020-21-22ko Egonkortze EPEan deitutako kategoria / lanpostu funtzionalaren kontratazio-zerrendak berriro argitaratu dira, antzemandako akatsak zuzendu ondoren, hautaketa-prozedura horretako oposizio-faseari dagokion puntuazioarekin, lanbide-esperientziarekin eta egiaztatutako euskarazko hizkuntza-eskakizunekin:
FARMAZIAKO LAGUNTZAILEA
Era berean, Zerbitzu-erakundeen eta zentroen lehentasunak eguneratu dira, kategoria bakoitzerako webgunean argitaratutako dataren arabera.
Gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea: 2026ko urriaren 1era arte, egun hori barne.
Zerrenda eguneratuetan beren datuei buruzko akats material, egitezko edo aritmetikoren bat atzematen duten hautagaiek, ahalik eta lasterren zuzendu ahal izateko, 2021lp-lc@osakidetza.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaltzea gomendatzen da. Gaian: EGUNERATZEA (kategoria)
Posta elektronikoa bidali aurretik, berrikusi aldi baterako kontratazioko APPan duzun egoera, etengabe eguneratzen ari baita.
Hautemandako akatsak zuzendu ondoren, ofizioz edo zerrendetako kideek eskatuta, zerrenda eguneratuak berriro argitaratuko dira.
