Kontratazio-zerrendetako akatsen zuzenketa

Abuztuaren 6an, asteartean, berriro argitaratuko dira 2023ko abenduaren 31n eguneratu ziren kategoria/lanpostu funtzional guztien zerrendak (Fakultatibo Medikoaren lanpostu funtzionalen integrazioak barne, baita Psikologia Klinikoko FETen, Ospitaleko Farmaziako FETen, Erizaintza eta bere espezialitateen eta Fisioterapiako integrazioak ere), eskatzaileek 2023ko abenduaren 31n hautatutako destinoetan atzemandako akatsak zuzendu ondoren.

Gainera, gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea irailaren 6ra arte luzatuko da.