Koronabirusaren aurkako Curevac txertoaren eraginkortasuna eta segurtasuna balioztatzeko saiakuntza klinikoa abiaraztea

Biodonostia Osasun Ikerketako Institutuak, Donostialdea ESIarekin eta Gipuzkoako gainerako ESIekin batera, Alemaniako CureVAC laborategiaren COVID-19aren aurkako txertoaren eraginkortasuna eta segurtasuna balioztatzeko saiakuntza klinikoa hasiko dute.

Saiakuntzan parte hartzeko izena eman nahi dutenek inprimaki bat bete beharko dute. Inprimaki hori urtarrilaren 29an argitaratuko da komunikabideetan, eta saiakuntzari buruzko informazio zehatza emango da bertan. Oraingoz, eta inprimaki hori martxan egon arte, interesdunek esteka honetan eman dezakete izena: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScZLxCIkgR3hWQqOqkrZuy0sL6RDH_1KGztNroBVsieJrmclA/viewform?usp=sf_link; edo, bestela, helbide elektroniko honetara bidali ditzakete beren datuak: curevac@biodonostia.org

Informazio gehiago