Korrika 23 Badator! Tipi-tapa tipi-tapa… KORRIKA!

Donostiatik martxoaren 23an pasakoa da. Martutenetik sartuko da arratsaldeko 18:00etan eta Amara Berrira 19:00ak aldera iritsiko da. Amara Berritik zentrora abiatuko da. Edizio honetan, beraz, kontrako norabidean ibiliko da.

Donostialdeko ESIk lekukoa  Antso Jakituna hiribidean hartuko du (Geminis taberna parean) arratsaldeko 19:10ean.

Lekukoa Araba parkearen hasierako izkinan utziko dugu eta Gipuzkoako Osasun Mentalak hartuko du.

Bat egin nahi baduzu, jaso kamiseta Komunikazio Unitatean.