Kudeaketa Plan berriaren aurkezpena
Pasa den martxoaren 9an (astelehena) eta martxoaren 13an (asteazkena) OSI Donostialdeko Kudeaketa Plan berria aurkeztu zuten OSI Donostialdeko zuzendari-gerente Maite Martínezek, Erizaintzako zuzendari Yesika Merinok, Integrazioko zuzendari Eider Uzkudunek, Pertsonen zuzendari Pilar Sánchezek, Ekonomia eta Finantzako zuzendari Marisol Blancok eta Sara Arévalo zuzendari medikoak.
Ekitaldia Donostiako Unibertsitate Ospitaleko ekitaldi-aretoan egin zen, helburu hauekin: plan berri honen egitura eta edukia ezagutaraztea, bai eta planaren helburuak eta egiteko erabilitako metodologia, ebaluazio-esparrua eta eman beharreko hurrengo urratsak ere.






























































