“La Oreja de Van Gogh” bisitan
Ostiral honetan Donostiako «La Oreja de Van Gogh» taldea etorri da ospitalera pazienteei eta familiei bisita egitera, eta askok izugarrizko sorpresa hartu dute, urtetan hainbeste abesti ahaztezin oparitu dizkigun taldea atetik sartzen ikustean. Guztiak primeran ibili dira, algara, argazki eta istorio artean, eta oroitzapen ona geratu zaie pazienteei, familiei eta langileei.
















