Lan Osasuneko COVID 19aren arreta eta ordutegia

Maiatzaren 2tik aurrera, Donostialdeko ESIko Lan Osasunaren Unitateak ez du guardiarik egingo jaiegunetan eta asteburuetan. Unitate honek COVIDaren arreta-ordutegi hau izango du aurrerantzean:

Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 17:00etara
Harremanetan jartzeko: 
Tel.: 943007223 – 833224
     Posta: OSID SALUD LABORAL BUZÓN COVID (OSID.SALUDLABORALBUZONCOVID@osakidetza.eus)

Zer egin behar dut ordutegi horretatik kanpo sintomak agertzen bazaizkit edo proba egin eta positibo ematen badut?
Ez etorri lanera eta jarri harremanetan Lan Osasunarekin; bertan, egin beharreko probak kudeatuko dizkizugu, eta beharrezko jarraibideak eman. Deitu Lan Osasunera lehenengo lanegunean, edo idatzi mezu bat zure datu pertsonalak adieraziz, zurekin harremanetan jar gaitezen.
Lanera etortzea galarazten dizun beste edozein egoeratan egiten duzun bezala, abisatu zure arduradunari.
Zer egin behar dut kasu baten kontaktu estua naizela uste badut?
Sintomarik ez baduzu, lanera normal etor zaitezke, prebentzio-neurriak zorrotz betez. Jarri harremanetan Lan Osasunarekin, ahal bezain laster, bertan kudeatuko baititugu dagozkizun probak.