Larramendiko ikastetxearen danborradak Ospitalea bisitatu du

San Sebastian eguna dela eta, Larramendi Ikastetxeko ikasleak Donostiako Unibertsitate Ospitalera hurbildu dira, donostiarrentzat hain garrantzitsua den egun hau gurekin ospatzera. Danborrariek San Sebastian martxa jo dute, eta zapiak banatu dizkiete ospitaleratutako haurrei eta pazienteei.

Aurten, Larramendi ikastetxeak, bere 25. urteurrena dela eta, oroigarri bat eman dio ospitaleari.

Eskerrik asko Larramendi Ikastetxeari, donostiarrentzat eta gipuzkoarrentzat hain berezia den egun hau urtero gurekin ospatzeagatik.