Lekualdatze-lehiaketa: 2021eko azaroko zikloko destinoen behin betiko bigarren esleipena argitaratzea

2023ko urtarrilaren 23ko EHAAn argitaratu dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen hauek, zeinak jasotzen baitituzte Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2021eko azaroko zikloan deitutako kategoria hauen onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda eta destinoen behin betiko esleipena:

85/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen diren onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta behin betiko esleitzen diren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten A1 Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko KSU-ko Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoriako / lanpostu funtzionaleko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2021eko azaroko zikloan eskainitako destinoak.

Informazio gehiago web-aplikazioaren, hala nola lanpostua uzteko eta lanpostuaz jabetzeko epeei eta prozedurari buruzko informazioa, baita jatorrizko destinoa uzteko eredua ere. Kontsultatu ebazpenak eremu publikoan eta ikusi zerrendak eremu pribatuan. Erreklamatzeko epea: gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko hilabeteko epea izango da, ebazpenak EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.