Lekualdatze-lehiaketa: 2023ko abenduko ebazpenak argitaratzea
2024ko otsailaren 23an, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren webgunean Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren ebazpenak argitaratuko dira. Ebazpen horietan, onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrenda eta lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2023ko abenduko zikloari dagozkion destinoen behin-behineko esleipena jasotzen dira. Hona hemen 6 kategoriak:
1. LARRIALDIETAKO IBILGAILUEN GIDARIA
2. FARMAZIAKO FAKULTATIBO TEKNIKARIA
3. FAKULTATIBO ESPEZIALISTA ZAINKETA ARINGARRIETAKO MEDIKUA
4. FAKULTATIBO ESPEZIALISTA KIRURGIA ORTOPEDIKO ETA TRAUMATOLOGIAKO MEDIKUA
5.FAKULTATIBO ESPEZIALISTA LARRIALDIETAKO MEDIKUA
6. ADMINISTRAZIO ETA KUDEAKETAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA
Argitalpen hori iragartzen duen oharra maiatzaren 24an agertzen da web-orrian.
Ebazpen horien edukia ez da jendaurrean jarriko 2024ko ekainaren 18ra arte.
Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean parte hartzeari uko egin nahi dioten izangaiek 2024ko ekainaren 3ra arteko epea izango dute, egun hori barne.
Ebazpenak argitaratu ondoren, erreklamazioak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa izango da, eta 2024ko uztailaren 2an amaituko da. Egun horretatik aurrera ez da erreklamazio-idazkirik onartuko.
Webgunearen bidez, erreklamazio-eredura sartu ahal izango da.