Lekualdatze-lehiaketa: 2023ko martxoko zikloko kategoria batzuetako destinoen esleipena

Onartutako eta baztertutako pertsonen zerrenda eta lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2023ko martxoko zikloan deitutako destinoen behin betiko esleipena argitaratzea, kategoria hauetan:

  • Erizaina
  • FEA Psikiatria
  • FE Familia Medikua-LMT
1211/2024 EBAZPENA, uztailaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez betearazten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren administrazio kontseiluaren uztailaren 11ko Erabakia, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 22ko 860/2024 Ebazpena zuzenduz. Ebazpen horren bidez, argitara ematen dira onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta behin betiko esleitzen dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Psikiatriako Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoriako / lanpostu funtzionaleko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloan eskainitako destinoak.
1212/2024 EBAZPENA, uztailaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez betearazten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren administrazio kontseiluaren 2024ko uztailaren 11ko Erabakia, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 22ko 836/2024 Ebazpena zuzenduz. Ebazpen horren bidez, argitara ematen dira onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta behin betiko esleitzen dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Familia Medikuntzako Fakultatibo Espezialista (LMAT) kategoriako / lanpostu funtzionaleko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloan eskainitako destinoak.
Informazio gehiago web-orrian