Lekualdatze-lehiaketa: 2026ko maiatzaren zikloko destinoen eskaintza argitaratu da
egilea
Atención a los profesionales
·
1136/2026 EBAZPENA, uztailaren 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariarena, zeinaren bidez zuzentzen baita ebazpen hau: 940/2026 Ebazpena, ekainaren 12koa, zeinaren bidez argitaratzen baita lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2026ko maiatzeko zikloan eskainitako destinoak fakultatibo medikoen eta teknikoen lanbide-taldeko psikologia klinikoko fakultatibo espezialista tekniko kategorian/lanpostu funtzionalean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako.
1170/2026 EBAZPENA, uztailaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariarena, zeinaren bidez zuzentzen baita ebazpen hau: 1029/2026 Ebazpena, ekainaren 29koa, zeinaren bidez lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2026ko maiatzeko zikloko destinoen eskaintza argitaratzen baita diplomadun sanitarioen lanbide-taldeko erizain kategorian/lanpostu funtzionalean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako.
1178/2026 EBAZPENA, uztailaren 23koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariarena, zeinaren bidez zuzentzen baita ebazpen hau: 1030/2026 Ebazpena, ekainaren 29koa, zeinaren bidez lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2026ko maiatzeko zikloko destinoen eskaintza argitaratzen baita teknikari laguntzaile sanitarioen lanbide-taldeko erizaintzako laguntzaile kategorian/lanpostu funtzionalean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako.